6 dic 2008

Let´s go! blog.

LHko nire ikasleentzako blog bat egin dut. Bertan beraiek egindako proiektuak ikusi daitezke, gabonetarako prestatzen ari garen abestiaren videoclipa,...

http://sanluislasallenglish.nireblog.com/




10 nov 2008

IKT


Egin dut txostena. Ez dakit ea nahikoa izango den. Asteazkenean Nerekin komentatuko dut. Klasera joaten ez naizenez erreferentzi falta daukat. Nik irudiak, grafikoak, ... ez ditut sartu.

9 nov 2008

YouTube - Incy Wincy Spider

IKT lana

Datuak pilatzen ibili naiz nire eskolan. Niretzat hau lehen urtea da hemen eta "berria" da dena. Baina jendea beti laguntzeko prest dago. Bihar bertan jarriko dut idatziz jasotako informazioa. Unitate didaktikoa jada egin dute. Emaitzak zintzilikatu nahiko nituzke, baina horretarako power-pointak bideora pasa behar ditut. Ikusiko dugu...

1 nov 2008

The Elephant Song

Beno, badirudi azkenean lortu dudala bideo bat igotzea. Baina URL helbidea kopiatuz egin det. berez ez dut igo, ezta? Link-a kopiatu dut.
Ume txikiekin ingelesa lantzeko horrelako abestiak oso ondo daude.

Let The Music Play



Beste abesti hau animoak altxatzeko ere erabiltzen dut.

20 oct 2008

Abesti "himno" bat



zerbait "gogorragoa" bilatu dut nire "School days"-ekin identifikatzeko. Nire umorea horrela dabil.

19 oct 2008

Zenbat datu eskatzen dituzten!



Orain Flicker-en izena eman dut. Ia, ia ez dut egiten! Zenbat datu eskatzen dizkizuten! Nik jada baneukan google-eko mail kontua, eta horregatik blogger-ean nahiko azkar sartu nintzen. Baina flicker hori yahoo-rena da. Zuei ez dakit, baina niri hainbeste datu ematea eta gero hainbeste klabe ezberdin jasotzea nahiko "rollo" egiten zait.


Beno, ea lortzen dudan orain han zintzilikatu ditudan argazkien linka hemen sortzea.

Ba badirudi baietz! Hemen daukazue nire semea Liher.

Nerek jarri zuen txistea irakurri nuenean pentsatu nuen: nik semea badut, zuhaitza ere landatu dut (Liher jaio zenean Errenteriako udalak zuhaitz bat eman zigun landatzeko) eta begira nondik orain blog bat sortuko dut. Azken hau ez nuen uste sekula egingo nuenik.

Beno, gaurkoz nahikoa. Bideoarena beste egun batean egingo dut.




15 oct 2008

Lehen eguna

Kaixo klasekideok! Zer moduz hasi zarete ikasturtea? Badakit asko eta asko kanpoan zabiltzatela. Enbidia piska bat ere ematen didazue. Disfrutatu a tope.
Hemen geratu garenontzat ANIMO asko!