"Hay una fuerza más grande que la fuerza de la energía atómica. La fuerza de voluntad." Albert Einstein
ARTEA BEGI BERRIEKIN
Abenduak 1
Hemen hasiko naiz nire gogoetak arteko asignatura honen inguruan idazten. Asko kosta zait astea, espero dut behin martxa hartuta dena hobeto joatea. Oraingoz ez dut gehiegi egin. Power-Pointeko aurkezpena irakurri dut eta liburuko kapitulua ere amaitu dut. Piska bat zentratu naiz behintzat. Ez da gutxi!
Ibilitu naiz ba bideo pare bat ikusten. Nire prozesua kaotiko xamarra izango denaren susmoa daukat. Sarrera ataleko bideoa saltatu dut gaurkoz eta EGOERA laneko bideoak ikusten jardun dut. Komentario pare bat ere egin ditut. Kodex bideoak sentsazio txarra utzi dit ba. Alaitz eta Maiderren abestia ere entzun dut. Berriz entzun nahi dut. Nekea al da? Konzentrazioa mantentzea kostatzen zait. Ea bihar ere hemen tekleatzen ibiltzen naizen. Hori seinale ona izango da.
Abenduak 6 Gaur arte ezin izan dut berriz lanean hasi! Beno, ikusi dut "¿Matan las escuelas la creatividad ?" bideoa. Gustatu zait. Ados nago esaten duenarekin. Baina hori nola aplikatu gaurko hezkuntza sistema honetan? Bere diskurtsoa nori dago zuzenduta? Irakasleei? Politikoei? Denoi? Niri erramientak falta zaizkit hori ikasgela batean aplikatzeko. Noski saiatzen naizela beraiek pentsa arazten, baina 26ko ikasgela batean nahiko lotuak eduki behar dituzu desmadratzea ez nahi baduzu. Guk proiektu bat daukagu eskolan. DBH 1 eta 2 mailetako ikasleekin egiten dugu. Hemen ez dut dana kontatuko. Laburtuz esango dut bertan 3 asignatura ebaluatzen direla. Beraiek nahiko libreki egiten dute lan eta bukaeran proiektu bat aurkeztu behar dute. Hemen kreatiboa izatea asko baloratzen dugu.
Beno, zalantzak ere sortu zaizkit. EGOERA ataleko lana ez dut oso ondo ulertzen. Korreo bat idatziko dizut.
Eta nire klaseetarako ideia berriak ere bai. Orain Ingeleseko proiektu berri bat hasi dugu LH 6 mailan: The History of Painting. Proiektuak nondik nora joan behar duen erabat markatuta eman didate. Baina ausarta izango naiz eta zuk gomendatutako liburutik hartuko ditut ideia batzuk. Kontatuko dut hemen nola joan den astea...
Abenduak 28
Pasa dira berriz ere aste batzuk... Lanean ibilitu naiz EGOERA proiektuan. Gabonak eta kontsumoari buruy egin dut azkenean lana. Moviemaker-ekin ibili naiz saltsan eta beno, zerbait egin dut. Musika sartu behar dut oraindik. Eta testu gehiago behar duen erabakitze daukat oraindik.
Urtarrilak 10
Aspaldian ez dut ezer hemen idatzi... baina lanean ibilitu naiz. Nire buruausteak ere izan ditut eta azkenean Kontsumoaren inguruko proiektua ere bukatu dut. Orain azkenengo txanpa daukat. Unitate didaktikoa. Gabonetako bidali nien nire ikasleei lantxo bat. Arte lan bat ekarri behar zuten klasera. beraeintzako artea zen zerbait. Ba ikasle batek berak margotutako bi kuadro ekarri dizkit, marko eta guzti. Honen inguruan ez dugu gehiago egin elurragatik. Klaseak bertan behera utzi behar izan genituen Ostegun eguerdian. Datorren astean jarraituko dut beraiekin arteari buruz solasean. Arbelean idatzi genituen beraientzako arte lan batek izan behar dituen hainbat ezaugarri. Grabazioarena interesgarria iruditu zaie eta asteazkenean egiteko asmoa dut. Ea ez dagoen elurte gehiagorik.
Urtarrilak 16
Grabatu ditugu aurkezpenak gelan. Bakoitzak bi aldiz egin du aurkezpena. bi egunetan aritu gara grabaketekin. Oso ondo pasa dute eta esperientzia asko gustatu zaie. Hurrengo astean klasean ikusiko ditugu aurkezpenak. Orduan landuko ditugu ahozkera eta horrelako gauzak. Egia esan ondo egin dute.
Urtarrilak 25
Ia gogoeta guztiak idatzita neuzkan. Nire umetxoa etorri da eta ordenagailua itzali du... Ea ba, oraingoan gelako atea itxi dut eta hasiko naiz berriz.
Paper-zorroarekin amaitzeko lehenengo lanaren kreazio prozesua esplikatuko dut. Gero unitate didaktikoari buruzko apuntetxo bat eta amaitzeko prozesu guztia nola bizitu dudan.
Lehenengo lanean EGOERA bat planteatzen zenigun. Drogak eta drogaren mundua ziren gaia. Nik ikusten dut gaur egungo gizartean gehiegizko kontsumo bat dagoela. Gainera kontsumo hau adikzio mota bat bezela ikusten dut, beraz droga bat bezela. Eta edozein adikzio bezela ondorio latzak dakartza. Gure kasuan KRISI famatua. Lana hasi behar nuen eta inspirazioa eguneroko bizitzatik etorri zitzaidan. Telebistan hasiak ziren gabonetako publizitate sufriezinarekin. Supermerkatuetan jada jarrita zeuden gabonetako turroiak. Etxeko buzoian egunero botatzen ziguten jostailuen propaganda. Ez al dira festa hauek adikzioa hau gehien nabaritzen den unea? Ba festa hauetatik abiatuta drogen mundu hori isladatu nahi nuen. Non dena paper politetan biltzen den, baina festak amaitzen direnean hor daukagu hainbeste aldiz entzuten den "la cuesta de Enero". Hasierako clip-ean adierazi nahi nuen publizitateak gu panpin moduan ikusten gaituela, tontotzat hartzen gaituztela. Erdiko clip-ekin elarazi nahi nuena da ez daukagula inoiz nahiko. Beti gehiago, eta handiagoak eta hobeagoak eta abar diren gauzak nahi ditugula. Azkenengo clip-ean bi hartz zuri horiek gizartearen islada izan nahi dute. Horrela jarraitzen badugu bi hartza horiek bezala bakarrik geratuko gara munduan. Drogen munduan sartuta dauden pertsona akori gertatzen zaien moduan.
Ez nekien nire irudiak kontatu nahi nuen guztia transmititzeko gai izango ziren. Horregatik egin nituen komentarioak. Nire zalantzak izan nituen. Zeren azken finean arteak interpretatzea eskatzen du. Ez dugu denok gauza bera ulertu behar. Baina momentuan ez nintzen ausartu irudiak bakarrik uztea...
Beno, eta unitate didaktikoa. Honen inguruan idatzi dut lehenago paper-zorroan. Bideoan ere esplikatzen dut prozesua. Saiatu naiz sarrerako teoria praktikara ematen. Ikasleei galderak egin dizkiet garai ezberdineko bizi baldintzei buruz, pinturetan ikusten zutenari buruz, ... Azkenengo ideia gainera beraien galdera batetik etorri zen. Zer zen artea galdetu zidatenean beste aukera berri bat ireki zen. Azkenean beraiek aukeratutako arte lanen desripzioak horretara mugatu dira. zergatik da zuretzako aurrean duzuna artea? ets zer sentimendu zortarazten dizkizu? Baina beste galdera pila lan genitzazke: zer ikusten duzu irudian? zer uste duzu hori egin zuenak kontatu nahi zuela? zergatik erabaki zuen kolore hauek hartzea edo materiak hori erabiltzea...? milaka galdera posible daude. Niri asko mugatu dit denborak eta hizkuntzak. Nik eskolan ezin dut hain libreki lan egin eta hiruhilabete batean proiektu ezberdinak landu behar ditut. Gainera ingelesez egitean nolabait beraiek kontatu nahi dutena mugatzen da. Datorren ikasturtean beste talde batekin egingo dut. Seguru galdera berdinetatik erantzun ezberdinak sortzen direla eta beste galdera berri batzuk atera. Ikusiko dugu... Prozesua amaitu da. Nola bizitu dut? Oso frustratuta ibilitu naiz bukaera arte. Erabat galduta sentitu naiz. Oso bakarrik. Horrela sentitzen al dira artistak? Egia da denbora ere ez dudala izan lan gehiegi egiteko. Gauetan oso nekatuta jartzen nintzen ordenagailu aurrean eta gero ez nituen artikuluak aurkitzen, galdu egiten nintzen artikertuz web orrialdean. Eskerrak prozesu honetan zuk gidatu nauzun. Zure despatxutik animo berriekin ateratzen nintzen. Hori bai, egun pare bat pasa ondoren berriz etortzen zitzaidan frustrazioa. Gabonetako oporrak aprobetxatu nituen. Lanean ibilitu nintzen gogoz eta orduan bai sentitu nintzela hobeto. Lehenengo proiektua amaitu nuenean batez ere. Erlajatu nintzen eta ikusi nuen egiterik bazegoela. Horrek asko animatu ninduen. Agian politena izan da unitate didaktikoa praktikan jartzea. Beno, politena diot zeren nire ikasleek oso gustura hartu dute parte. Grabazioaren asko gustatu zaie. Beraiei egindako blogean zintzilikatu ditut beraiek aukeratutako arte-lanak. Asteartean ikusiko dugu bloga gelan. Hemen jartzen dizut helbidea. Interesik bazenu. Hau berez Nereren asignaturatik ateratako ideia bat izan zen. Teknologia berriak nola aplikatu hezkuntzan eta ikasleentzako blog bat egitera animatu nintzen.
Azkenik nire paper-zorroari jarritako izenburua argitu nahi dut: Artea begi berriekin. Prozesua hasi zenetik horrela ikusi dut artea. Niretzako oso mundu ezezaguna izaten jarraitzen du, baina berriz ere gerturatu behar dudanean begi berriekin egingo dut.
Beno, uste dut honekin itxita utziko dudala paper-zorroa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario